ArraSasoi, “Hamabi hile, hamaika gai”

19/05/2016
Card image cap
Martxoan ekin genion “Arrasasoi” ekimenari eta dagoeneko hiru saio burutu ditugu. Datorren astetik aurrera laugarrenari helduko diogu

Laugarren saio hau aurreneko hiruren antzera planteatu dugu, hau da, kiroldegiko abonatuei zuzendua izango da, edozein modalitate dutela (plus, eremu lehorra, igerilekua) eta guztiz dohainik. Parte hartzeko baldintza bakarra aurrez izena ematea da eta zabalik dago horretarako aukera. Helburua, gerora bakoitzak bere kabuz egin ahal izateko ariketak ikastea da. Horretarako Kiroldegiko harreran galdetu eta eguna eta ordua aukeratzearekin nahikoa izango da.

Maiatzaren 23an hasiko den oraingo saio honetan, Luzaketak izango dira protagonista. Beñat Barberena Gimnasioko Aholkulariak emango dituen 30 minutuko formazio saio hauetan, parte-hartzaileek ikasiko dute luzaketak egitearen onurak zeintzuk diren, luzaketa estatikoak edo dinamikoak diren komenigarriagoak eta ariketa egin aurretik edota ostean luzatu behar den. 

ArraSasoi 4, LUZAKETAK

Ariketa egin aurretik edo ostean luzatu behar da?,

Zer da komenigarriagoa, luzaketa estatikoak edo dinamikoak egitea?,

Luzaketak egitearen onurak zeintzuk diren ba al dakizu?

  • NORENTZAT:  abonatu guztiak
  • PREZIOA: Doan
  • BALDINTZA: Aurrez izena ematea kiroldegiko harreran
  • IRAUPENA: 30 min.
  • ORDUTEGI AUKERAK:
  1. MAIATZAK 23, 17:00 eta 19:00
  2. MAIATZAK 24, 8:30 eta 10:00
  3. MAIATZAK 25, 16:30 eta 18:30