'Appa hi!' hika praktikatzeko telefonorako aplikazioa
29/11/2023Hika lagunartean eta solkaskideekin hitz egiteko tratamentu informala da: "Bizitasuna, konfiantza, konplizitatea, hurreko sentitzea, identitate marka bat eta berdintasunaren aldeko keinu bat ematen dizkigu".
Egunero 10-15 minutuan praktikatzen baduzu, 5 astean hika egiten hasteko prest izango zara.
Guztira bost maila dira gainditu beharrekoak, aste bakoitzeko bana. Muga bat ipini diogu, halaber, gure APPari: erabiltzaileak ezingo du egunean maila edo ikasgai bat baino gehiago aurreratu. Gaur gaurko lanak egin beharko ditu eta, ondo eginez gero, bihar beste ariketa-sorta bat irekiko zaio. Eta horrela 35 egunez.
Hizkuntzaren alderdi bat praktikatzeko aplikazioa da Appa hi!, baina, betiere alderdi ludikotik abiatuta. Hitanoaren alderdi teorikoa eta aditz-taulak ere aurkeztuko dizkizugu, baina ikasketa prozesuaren funtsa galdera-erantzun estiloko jokoa da.
Deskargatu hemen!