Alkatearekin bioaniztasunari buruzko proposamenak aztertzen

27/03/2015
Card image cap
Ikasle eta irakasleak alkatearekin bildu ziren atzo, pasa den ikasturteko Eskola Agenda 21eko jarraipen bilera egiteko

Bioaniztasuna izan zen iazko ikasturtean (2013-2014) Eskola Agenda 21en baitan ikasle eta irakasleak aztertzen aritu ziren gaia eta, urtero bezala, zenbait proposamen eraman zituzten 2014ko maiatzeko plenora.

Bada, atzo, martxoak 26, ikasleen eta irakasleen 45 ordezkari bildu ziren alkatearekin orduan esan zirenen inguruko jarraipena egiteko. Alkateak  banan-banan aztertu zituen iaz ikasleek egindako proposamen guztiak, eta bakoitzarekin zer egin den azaldu zien bertan izan zirenei.