Alkatearekin bioaniztasunari buruzko proposamenak aztertzen
02/04/2014Ikasle eta irakasleak alkatearekin bildu ziren atzo, pasa den ikasturteko Eskola Agenda 21eko jarraipen bilera egiteko.
Bioaniztasuna izan zen iazko ikasturtean (2012-2013) Eskola Agenda 21en baitan ikasle eta irakasleak aztertzen aritu ziren gaia eta, urtero bezala, zenbait proposamen eraman zituzten 2013ko maiatzeko plenora.
Bada, atzo, apirilak 21, ikasleen eta irakasleen 45 ordezkari bildu ziren alkatearekin orduan esan zirenen inguruko jarraipena egiteko. Alkateak banan-banan aztertu zituen iaz ikasleek egindako proposamen guztiak, eta bakoitzarekin zer egin den azaldu zien bertan izan zirenei.