Administrazio Orokorreko Teknikaria (Gizarte Ongizate Saileko burua) hautatzeko oinarriak onartu dira.

06/10/2014
Card image cap
Izena emateko epea urriaren 7tik 16ra bitartekoa izango da, biak barne.

Arrasateko Udalak Administrazio Orokorreko Teknikari bat hautatu nahi du “Gizarte Ongizate Saileko burua” lanpostua bitartekotasunez betetzeko. Lanpostu honi 4.HE dagokio.

Izangaiek hautaketa prozesuan parte hartzeko, besteak beste, baldintza hauek bete behar dituzte:

Titulua: Zuzenbidean, zientzia politikoetan, enpresa edo ekonomia zientzietan lizentziatura edo gradua; merkataritzako intendentea edo aktuarioa.

Euskera: gutxienez, 3.HE egiaztatuta izatea.

Hautaketa prozesuan parte hartu nahi duten izangaiek urriaren 7tik 16 arteko epea, biak barne, daukate izena emateko.

Oinarriak eta bestelako informazioak udal webgune honetan aurkitu daitezke, Lan Eskaintza Publikoa sailean.