“Moxal okela osasun eta dieta ikuspegitik” hitzaldia urriaren 16an

10/10/2014
Card image cap
Vicky Sarriés, Nafarroako unibertsitateko doktoreak eta Amaia Diaz de Monasterioguren dietistak eskainiko dute hitzaldia, Kulturateko klaustroan.

Lehendabizi hitzaldia eskainiko dute Vicky Sarriések eta Amaia Diaz de Monasteriogurenek. Hitzaldiaren ostean, moxal okelezko pintxoen dastaketa izango da klaustroetan bertan, Lanbide Heziketako sukaldaritza ikasleen eskutik.

Moxal okela osasun eta dieta ikuspegitik aztertzea da hitzaldi honen helburua.

Vicky Sarriések bere doktoretzan nabarmentzen du moxal okela kalitate handiko haragia dela eta oso osasuntsua. Batez ere oso egokia da haur, pertsona nagusi, kirolari eta anemia duten pertsonentzat. Amaia Diaz de Monasteriogurenek hainbat hitzaldi eman ditu jadanik Arrasaten, elikaduraren inguruan. Eta oraingo honetan erakutsiko digu moxal haragia zelan txertatu dezakegun geure eguneroko elikaduran.

Arrasateko Udaletik gonbidapena luzatu gura diegu arrasatear guztiei hitzaldira eta dastatzera etor zaitezen. 

  • Eguna: Urriak 16, osteguna.
  • Ordua: 18:00etan
  • Lekua: Kulturateko klaustroak.