“Arrasasoi” nordic walking
24/05/2017Arrasateko Udal Kirol Zerbitzuak aurrera eramaten duen Arrasasoi programak beste ekimen bat aterako du aurrera maiatzaren 29, 31 eta ekainak 1ean: NORDIC WALKING
Nordic walking-a, Iparraldeko herrietan sortutako makil bereziekin ibiltzeko teknika da. Bereziki diseinatutako makil batzuekin egiten da eta era lehun eta atsegin batez eragiten du onura gorputz osoan.
Nordic walking ikastaro hau ibilkera modalitate horren teknika ezagutzeko aukera paregabea izango da.. Ibil daitekeen edozeinentzat da aproposa teknika hau
Parte hartzeko baldintza bakarra Udal kiroldegiko abonatu izatea eta Musakolako kiroldegiko harreran, edota 943 77 16 77 edo 943 25 20 30 telefonora deituta izena ematea da.
Plaza mugatuak izango dira, 15eko taldetan banatuta egongo baitira saioak.
Aurreko ikastaroetan parte hartu ez dutenak lehentasuna izango dute.
- NON: Musakola kiroldegian
- NORENTZAT: abonatu guztiak
- PREZIOA: Doan
- BALDINTZA: Aurrez izena ematea kiroldegiko harreran
- IRAUPENA: 30 min.
- ORDUTEGI AUKERAK:
Maiatzak 29an 11:30
Maiatzak 31ean 17:30
Ekainak 1ean 13:00