Liburu honen egilea

Joxe Aranzabal Mendizabal 1952an jaio zen Mondragoen, Gipuzkoan, baina gaur egun Elorrion bizi da, Bizkaian, emaztea eta alabarekin. Bere bizitza profesionalean bi alor landu ditu, batez ere: hezkuntza eta kazetaritza.

Hezkuntzan eskolak eman zituen Jose Maria Arizmendiarrieta Eskola Politeknikoan, Bergarako Udal Euskaltegian eta Mondragon Unibertsitatean.

Kazetaritzan, berriz, Garaia astekarian egin zituen lehen urratsak. Urte batzuk geroago, Arrasate Press-en eta Arrasate Telebistan aritu zen zuzendari moduan. Bere kasa, berripaper argitaratzaile izan zen 90. hamarraldian (Euskararen Berripapera, Herri.KO, Asmoz eta Jakitez, Pas de Basque…). Parte hartu zuen, halaber, Goiena Komunikazio Taldearen sorreran.

2001a ezkero, blogari moduan aritu da, Sustatu blog kolektiboan lehendabizi, eta Faroa blog pertsonalean gero.

2005ean liburu bat argitaratu zuen: Medikuak esan dit minbizia dudala, bere esperientzian oinarritua.

Egilearekin harremanetan jartzeko: