Sormen eta irudimenez, blai
02/04/2019
Kaixo, kaixo Santamanainatik!
Zer moduz gabiltza?
Udaberriak dakarren energia positiboaz baliatuz, kanpo espazioa konkistatu dugu aste hauetan.
Alde batetik, Kaleko Boulder-ra probatzeko ekintza berezia egin genuen Musakolako kaleetan zehar Gaztetxokoko hezitzaile eta gazteekin batera. Adin ezberdinak nahasturik, magnesioa esku artean hormak igotzen eta giroaz gozatzen pasatu genuen eguna.
Santamainako ludotekara bueltatuz, gure proiektua den Ortuari ere elementu berri ezberdinak gehitu dizkiogu: egurrezko pale eta bobinak. Irudimena eta sormenaz baliatuz, haurrak hainbat erabilera eman diote materialei. Argazkietan ikusi daitekeen bezala, ikuskizunak eta erraldoien emanaldiak izan ditugu nagusi.
Azkenik, joan den astean izan genuen ate irekien ekintza ere ezin dugu adierazi gabe utzi. Buztinarekin eskuak lanean jarri genituen eta gustuko irudiak egiten aritu ginen atsalde osoan zehar.