Ludotekan parke berria!!
13/10/2022
Kaixo kaixo Santamainatik!
Duela urte batzuk ludotekako kanpo espazioa bermoldatzeko parte hartze saioekin hasi ziren Santamainan zeuden hezitzaile eta haurrak.
Aurten, horren fruituak jasotzeko aukera izan dugu eta urtebete iraundako prozesu luze horren ondorioz, haurren nahi eta ideiak kontuan hartuz diseinatutako parkea estreinatu dugu. Lokatzgunean egurrezko hesiak jarri dira. Gainera sokez osatutako egurrezko zubi ikaragarria eta arearekin jolasteko txoko bat eta eskalatzeko beste txoko bat eraiki dituzte.
Polita izan da prozesu horretan parte hartu zuten haurrek parke honekin gozatzeko aukera izatea eta beraien ilusioak kontuan hartu direla ikusteak asko poztu ditu.
Eguraldiak laguntzen duenean, bertan igarotzen ditugu arratsaldeak jolastu eta gozatzen.