Ekintza ugari azkenaldian Usaetxen
31/01/2019
Azkenaldian ekintza ezberdinetan murgilduta ibili gara ludotekako lagunok.
Erguineko Gazte Txokora txango ugari egin ditugu haurrek horrela eskatuta. Bertan ederto ibili gara sukaldaritza tailer ezberdinetan (patata tortila sukaldatzen, Sanpastela egiten...). Gainera dantzarako tartea ere izan dugu eta Just Dance-n barruan dugun energia taularatzeko aukera izan dugu.
Ludotekako txikienekin gure txontxongilo propioak egiten ere ibili gara eskura ditugun materialak erabiliz. Eta txontxongiloekin antzezteko agertokia sortzen ere hasi gara!
Aurreko ostiralean Okendoko urteurrena zela eta, bertara ere hurbildu ginen ikuskizun zoragarri eta merendola goxo-goxoaz disfrutatzera!
Aste honetan, ate irekiak ospatuko ditugu eta guk sukaldatutako Sanblas opil ederrez gozatzeko aukera izango dugu Usaetxeko ludotekan, beraz... ANIMATU ETA ETORRI GUREKIN BATERA ONDO PASATZERA!!