- https://www.arrasate.eus/es/agenda/gizonak-pornografia-eta-prostituzioa
- Gizonak, pornografia eta prostituzioa
- 2019-10-24T18:30:00+02:00
- 2019-10-24T19:30:00+02:00
- Charla, en la sala Jokin Zaitegi de Kulturate, 18:30
Cuándo | 2019-10-24T18:30:00+02:00 2019-10-24T18:30:00+02:00 - 2019-10-24T19:30:00+02:00 2019-10-24T19:30:00+02:00 |
---|---|
Dónde | Kulturateko Jokin Zaitegi |
Informazio gehiago
Gipuzkoako Jabetze Eskolen Sareak (Hernanik, Eibarrek, Azpeitiak Urola Garaiak eta Arrasatek osatuta) prostituzioaren eta sexu-lanaren gaineko eztabaidak izeneko jardunaldiak antolatu ditugu.
Hitzaldi sortaren helburua da gai hain konplexu hauen gainean ikuspegi feminista batetik elkarrekin sakontzea eta hausnartzea.
Mugimendu Feministak, historian zehar, jarrera hartze desberdinak izan ditu sexu-lanaren eta prostituzioaren gainean. Hitzaldi hauetan gaiaren inguruko ahots batzuk izango ditugu; zabalik dagoen eztabaida izanik ere, eta bestelako ikuspegi eta klabeetan hausnartzen jarraitzeko bidea irekiaz. Konfiantza, errespetua eta eztabaidarako espazio bat egituratuko da.
Arrasaten bi izango dira hitzaldiak:
Urriak 16, asteazkena: Sexu-lana: lan eskubideak, sindikatzea edo esplotazioa. Hizlaria: Conxa Borrell Bernaus, Otras sindikatuaren idazkari orokorra.
Urriak 24, osteguna: Gizonak, pornografia eta prostituzioa. Hizlaria: Péter Szil, psikoterapeuta, hezitzailea eta indarkeria patriarkalari buruzko gaietan aktibista.
Hitzaldiak 18:30ean, Kulturateko Jokin Zaitegin izango dira, gazteleraz.