ASESORIA DE PRACTICAS DEPORTIVAS

ASESORIA DE PRACTICAS DEPORTIVAS

Cuándo 2015-09-09T11:30:00+02:00 2015-09-09T11:30:00+02:00 - 2015-09-11T11:00:00+02:00 2015-09-11T11:00:00+02:00
Dónde Musakolako kiroldegia
Web del Evento Visitar web

Informazio gehiago


Arrasate Udalaren Kirol Zerbitzuak hurrengo ikasturterako eskaintza zabala jarri du eskuragarri (ikus triptikoa). Kirola egiteko eskaintzen dituen aukerak ezagutzeko, eta horien artean norberarentzat egokiena aurkitzeko hurrengo bi ekintzak antolatu ditu:

  • Irailaren 9tik 11ra Musakola Kiroldegiko harreran Kirol Ekintzen Aholkularitzazerbitzua egongo da. Zerbitzu honen helburua erabiltzaile guztiei aurten dagoen eskaintza eta ekintzen azalpena, aholkularitza, orientazioa ematea da, dagokien jarduera ondo aukera dezaten.Zerbitzua hurrengo ordutegian eskainiko da: 
    1. Asteazkenean, irailaren 9an, goizez 11:30etatik - 12:30etara eta arratsaldez 18:00etatik - 19:00etara.
    2. Ostegunean, irailaren 10ean, goizez 11:30etatik - 12:30etara eta arratsaldez 17:30etatik - 18:30etara.
    3. Ostiralean, irailaren 11ean, goizez 10:00etatik – 11:00etara

  • Irailaren 14 eta 15ean ATE IREKIAK antolatuko dira dagoen eskaintza probatzeko aukera emanez. Egun hauetan ere aholkularitza zerbitzua goizez izango da, 10:15enetan, Musakolako kiroldegian.