Ohikoak

Albisteak


Martxoaren 22an ospatuko da Zuhaitz Eguneko zuhaitz landaketa herrikoia, 400 zuhaitz landatuz

Bosgarren urtez zuhaitz landaketa Etxezarreta parke publikoan egingo da. Auzolanaren ondoren hamarretakoa eskainiko zaie parte hartzaileei. Izena eman behar da izenemateak.arrasate.eus ataraian edo 943252000 telefonoan.

‘Arrasate 360º’ smart map berria aurkeztu du Udalak, Arrasateko bisita birtual autogidatua

Kultura eta ondarearen dibulgazioari aplikatutako berrikuntza digitalean jauzi esanguratsua ematen du Arrasatek, baita kontserbazio eta digitalizazioan. Herritarrentzat ezezagunak diren lekuak ezagutzeko aukera eskaintzen du tresna berri honek. Turismorako tresna izateaz gain, merkataritzan eta hezkuntzan ondare historikoaren lanketarako balioko du. Bisita autogidatuak 360.arrasate.eus webgunean dago eskuragarri.

“LUCHADORAS” antzerki emanaldia eskainiko du Emakume Txokoak egubakoitzean Musika Etxeko auditoriumean

Juan Arzamendi Musika Etxean izango da emanaldia, ostiralean, martxoak 14, 18:30ean


Agenda

Biblioteka
2025/03/05
toki garapena
2025/03/1508:00
Kultura
2025/03/1516:00
Kultura
2025/03/1518:30
Kultura
2025/03/1616:00
Kultura
2025/03/1618:30

Udalaren webguneak

Oharrak

Azoka tasa

Herritar guztiei jakinarazten zaie AZOKA TASA gaineko errolda onartu egin duela Udalak, 2025ko 2. epealdia, MARTXOA-APIRILA.

Onartutakoa 6.892,15 €-koa da.

Ordainagiriak ordaintzeko epea 2025/03/13tik 2025/05/15ra izango da.

Ordainagiri helbideratuak 2025/03/20an kobratuko ditugu.

Borondatezko azken egunetik gerora kobratzen diren ordainagiriak premiamenduzko prozeduraz exijituko ditugu.

 

Arrasate, 2025eko martxoaren 3a

 

ALKATEA

azoka_ok

2025/03/07