Sagarrarekin egindako produktuen dastaketa bertako produktuen azokan, urriaren 19an
2024/10/14Azoka urriaren 19an izango da Seber Altube plazan, 9:00etatik 14:00etara. Azokarekin batera, Sagarrarekin egindako produktuen dastaketa antolatu da.
Urriaren 19an egingo da hileko hirugarren zapatuko azoka, Seber Altube plazan. Azokaren ordutegia 9:00etatik 14:00etara izango da. Bertan, ezagunak ditugun ohiko saltzaileak egongo dira bertako produktuak saltzen. Erosle guztien artean sagar produktuekin egindako 10 otar zozketatuko dira.
Sagar produktuen dastaketa
Azokako ohi partaide den Lizagasar sagar tokiaren eskutik izango da dastaketa. Besteak beste sagar purea, marmelada, sagardoa eta zukua dastatu ahalko da. Produktu hauek azokako ogi eta gaztarekin lagunduko dira. Sagar barietate desberdinak egongo dira salgai eta sagarretik eratorritako produktuak. 10 otar zozketatuko dira sagarrekin eta harengandik eratorritako produktuekin.