Aste honetan San Juanak antolatzeko lehen bilera irekia
03/03/2014Herriko jai nagusiak biziak eta parte hartzaileak izatea gura dugu. Horregatik hasi ginen duela bi urte San Juanak parte hartze prozesu bidez antolatzen, herriko eragile eta norbanakoekin batera.
Aurten ere heldu da San Juanei heltzen hasteko garaia eta ateak zabal-zabalik dauzkagu jaietan bustitzeko gogoz dabiltzan elkarte zein arrasatear guztientzat. Herriko jaiak antolatzeko lehen bilera aste honetan bertan, martxoaren 6an, izango da. Hortxe abiatuko da 2014ko Sanjuanetako egitarauari forma emateko prozesua, herritarrok herritarrontzako jai erakargarri eta biziak bultzatzeko aukera.
Lelo lehiaketa, Zeuk ein zeuk jan bazkaria, Kantu afaria edo jaietako paineluak ateratzea dira aurreko bi urtetako parte hartze prozesuetatik sortutako hainbat ekimen arrakastatsu.
Aurtengo uzta parekoa edo hobea izango da denon parte hartzearekin, guztiok zaudete gonbidatuta! Hauxe duzue lehen bilerarako deialdia:
Eguna: Martxoak 6
Ordua: 18:30
Tokia: Kulturateko Jokin Zaitegi gelan.