Gipuzkoako adinekoen martxa Arrasatera itzuliko da urriaren 19an, 18 urteren ostean

2024/10/08
Card image cap
7 kilometroko martxa egingo dute, eta, ondoren, Musakolako kiroldegian bazkari herrikoia egingo dute.

Urriaren 19an, larunbata, Gipuzkoako Adineko Pertsonen Urteko Martxaren 33. edizioa ospatuko da Arrasaten, Gipuzkoako Erretiratuen eta Pentsiodunen Federazioak eta Arrasateko Udalak elkarlanean antolatuta. Ekimena aurkeztu dute prentsaurrean Félix Elcoroiribe Aguirre, Gipuzkoako erretiratuen eta pentsiodunen federazioko presidenteak, eta Jasone Giraldok, Udaleko Ongizate, Hezkuntza eta Bizikidetza zinegotziak, federazioko hainbat kidez lagunduta.

Martxa horretan 550 pertsonak parte hartuko dute, federazioaren Gipuzkoako adinekoen zentroetatik. Ez da lehen aldia martxa hau Arrasatera datorrela, Elcoroiribek azaldu bezala, “2006. urtean martxa hori Arrasaten egin zen, eta arrakasta handia izan zuen. Esperientzia errepikatu nahian, ez dugu zalantzarik egin Arrasatera itzultzen”.

Jasone Giraldok, bere aldetik, esan du "ohorea" dela "adineko pertsonen martxa berriro jasotzea. Belaunaldien arteko politikekin dugun konpromisoa erabatekoa da, baina, horretarako, zahartzaro aktiboa eta konplexurik gabea sustatu behar dugu. Horrelako egunek, gure adinekoak ahaldundutzen ditu, eta bakardadeari aurre egiten laguntzen dute ere".

IMG_2346.jpg

Gipuzkoa osotik, Arrasatera

Herrialde osotik etorriko dira egun horretan Arrasatera eguna ospatzera. “Gipuzkoako zentro guztiak eta, bereziki, Arrasateko 4 zentroak, ekitaldi horren parte-hartzearekin eta antolaketarekin bat egitera animatzen ditugu. Izan ere, ekimen horrek balioko du adineko pertsonak gizartean aktibo gisa hobeto ikusteko eta elkartegintza eta parte-hartzea sustatzeko batasun handiagoa izateko” adierazi dute. Ekitaldiaren izaera boluntarioa goraipatu dute, eta eskerrak eman dizkiete parte hartzaile guztiei.

7 kilometroko martxa eta bazkaria

Egunean martxa bat egingo dute Arrasate inguruetan. “Arrasateko gizarte-etxeetatik diseinatu diguten ibilbidea oso erakargarria da, ia aldaparik gabe, arrasatearraren ingurune naturalaz gozatzeko, 7 kilometrotan zehar”. Ibilaldia amaitzean, bazkari herrikoia egingo dute jubilatuek Musakolako kiroldegian.