Gipuzkoako Batzar Nagusietako Osoko Bilkura Ibiltaria egin dute gaur Arrasaten.

2024/07/02
Card image cap
Uztailaren 2an egin ohi den Osoko Bilkura Ibiltaria ospatu da aurten Arrasaten. Urtez urte Gipuzkoako herri ezberdinetan egiten da, eta, aurtengoan, Arrasaten izan da.

Aurretik, 1979an, Batzar Nagusiak Arrasaten egin ziren Foruak berreskuratu berritan, eta orduko bilkura izan zen Mahaiaren osaera. Orduan, Jose Antonio Ardanza Garro alkate zela. 2001ean, berriz, behin Batzar Nagusiak berrezarrita,  bilkura ibiltaria egin ziren Xabier Zubizarreta ‘Txiron’ alkate zela.

Gaur, Maider Morras Azpiazu alkateak harrera egin die Batzar Nagusietako Lehendakariari, Diputatu Nagusiari eta bertaratu diren Batzarkide guztiei. Bilkuran Arrasateko zinegotziak ere izan dira.

Maider Morras Azpiazu, Arrasateko alkatearen hitzartzea

Xabier Ezeizabarrena Saenz, Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakariaren hitzartzea

IMG_8405.jpg

IMG_8531.JPG