Musakolako Jubilatuen etxeko tabernari berria hautatzeko prozedura

2018/11/06
Card image cap
Izena emateko epea azaroaren 20ra arte

Arrasateko Udalak MUSAKOLA Jubilatuen Etxearen jabea, lehiaketa publikoa deitu du bertako tabernaren erabilera eta ustiatzea baimena emateko.

Kontzesioaren epea urtebetekoa izango da eta isilbidez beste batez luzatu ahal izango da, gehienez ere lau izan arte, beti ere aldeetako baten batek salatu ezean hori hiru hilabete lehenago.

Iragarkia atzo argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, epea zabalduz, azaroaren 20ra arte.

Prozesuaren oinarrika kontsultatzeko eta izena emateko, udalaren Herritarren atarira jo dezakezu, edo BAZeko bulegoetara.