Mugikortasun astea irailaren 16tik 22ra
11/09/2014Europa mailan irailaren 16a eta 22a bitartean ospatzen da Mugikortasunaren Astea eta beste behin, Arrasatearrok bat egingo dugu ekimen horrekin. Horretarako, aste horretan zehar, hainbat ekintza antolatu ditugu: besteak beste, erakusketa interesgarriak, Bizikleta bira edota bizikleten bigarren eskuko azoka izango dira.
Egitarau osoa hemen jeitsi dezakezu.
Bigarren eskuko bizikleten azoka
Mugikortasun Astean zehar, herri-busa doakoaizango da. Irailaren 20an bigarren eskuko bizikleten azoka egingo da Azoka plazaren ondoan, Mondragones kalean. Berton aukera izango da bigarren eskuko bizikletak zein material ezberdinak erosteko.
Bigarren eskuko azokarako materiala Udal azokan honako egun eta orduetan bilduko dugu:
- Irailaren 13a: 11:00etatik 13:00etara
- Irailaren 16an eta 18an: 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara
Azokarekin batera, irailaren 20an, tailerrak eta jolasak izango dira eta emisio txikiko ibilgailuen erakusketa egongo da zabalik Biteri plazan, goizeko 11:00etatik 15:00etara.
Irailaren 21ean berriz, Bizikleta bira egingo da. Monterronen irten, San Prudentziotik pasa eta Zubillagarainoko ibilbidea egingo dute txirrindulariek, han hamarretako batekin emango diote amaiera birari. Bizikletentzat egokitu diren bideak ezagutzeko aukera bikaina izango da.
“Etxaluze-Musakola” bizikleta bideari buruz iritzia emateko aukera
Irailaren 22an, “Etxaluze-Musakola bizikletaz egiteko alternatibak” erakusketa irekiko da Kulturateko Klaustroan. Etxaluze-Musakola bidea bizikleta gainean egiteko alternatibak azaltzen dituzten panelak egongo dira ikusgai, herritarrek hauek ikusita proiektuaren gaineko iritzia eman dezaten.
Erakusketa irailaren 29ra arte egongo da zabalik, astelehenetik zapatura, arratsaldeko 17:30etatik 20:00etara.
Erakusketa irekita dagoen bitartean, udal teknikari bat izango da bertan, herritarren zalantzak argitu eta laguntza eskaintzeko. Erakusketan bertan iritzia emateko, fitxa batzuk izango dira eskura.
Udalaren webgunean ere jarriko dira “Etxaluze-Musakola bizikletaz egiteko alternatibak” erakusketako edukiak, eta bertan ere herritarrek izango dute iritzia emateko aukera.
Aurrerantzean egin gura diren bizikleta-bide proiektuak ere izango dira ikusgai Kulturateko erakusketan, tartean Takolo-Goirukoa. Hau izango da lagungarri erakusketara gerturatzen direnek Arrasateko ikuspegi orokor bat izan dezaten, bizikletarako bideen eta oinezkoen bideen ingurukoa.
Mugikortasunaren mahaian parte hartzeko deialdia
Guztion artean bizikidetzan oinarritutako bide sare bat osatzea gura du Udalak eta horretarako osatuko da Mugikortasunaren mahaia eta gai hau jorratzeko interesa duen talde edo norbanako denei luzatzen diegu gonbitea mahaian parte hartu dezaten. Izena emateko Udaleko Ingurumen sailera jo, (Nerea Laspiurregatik galdetu) 943 25 20 09 telefono zenbakira deitu, agenda21@arrasate-mondragon.net helbide elektronikora idatzi edo erakusketan bertan egin daiteke.
Mahaia iraila amaieran hasiko da lanean eta lehendabizi Etxaluze eta Musakola arteko bide alternatibak aztertuko ditu. Mugikortasunarekin harremana duten taldeei deiladi zuzena egingo zaie mahaian parte hartu dezaten, baina interesa duen edozein herritarrek eman dezake izena mahai honetan parte hartzeko.