Arrasateko Udalak ‘Euskaltegiko irakasle’ plaza bi beteko ditu behin betiko izaeraz
2021/05/18Arrasateko Udalaren langile plantillan hutsik dauden Euskaltegiko irakasleen bi plaza oposizio-lehiaketa bidez eta txanda irekian hornitzeko hautaketa prozesuaren deialdia egin da
Hautaketa prozesuan parte hartzeko, besteak beste, honako baldintzak bete behar dira:
- Egiaztatu beharreko gutxieneko titulazio maila: Ingeniaritza teknikoa, Unibertsitate Diplomatura edo Gradua, Arkitektura teknikoa edo maisu-maistra titulazioa.
- Euskarazko C2 maila (4. Hizkuntza Eskakizuna) izatea. C1 maila egiaztatuta dutenak ere onartuko dira.
Deialdiaren oinarri-arauak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren maiatzaren 7an, 84. zenbakian. Eta maiatzaren 17an argitaratu da Estatuko Aldizkari Ofizialean lanpostu hauek betetzeko deialdia.
Interesatuek hautaketa prozesuan parte hartzeko eskabidea aurkeztu ahal izango dute ekainaren 14 arte (barne) BAZen edo udal webgunean.
Hautaketa prozesuaren oinarri-arauak HEMEN kontsulta daitezke, Lan Eskaintza Publiko atalean.