Arrasateko Udaleko Sexologia Zerbitzuak saio batzuk antolatu ditu gurasoentzat sexualitatearen inguruan.

2024/04/30
Card image cap
“Familian sexualitateaz hitz egiten” izenburupean

Arrasateko Udaleko Sexologia Zerbitzuak, “Familian sexualitateaz hitz egiten” izenburupean, 3 saio antolatu ditu gurasoentzat sexualitatearen inguruan, seme-alaben adinaren arabera.

  • Apirilaren 30ean (12-16 urte)
  • Maiatzaren 7an (0-5 urte)
  • Maiatzaren 14an ( 6-12 urte)

Saioen helburua da gurasoek izan ditzaketen zalantzak argitzea Arrasateko sexologia Zerbitzuko profesionalekin.

Saio horietan landuko dira gorputzaren inguruko onarpena eta genero estereotipoen eragina, seme-alaba txikiak dituzten gurasoen saioan;  seme-alaben hitza eta autonomia errespetatzea, eta maitasunaren azalpena helarazteaz ere hitz egingo dute, eta seme-alaba nagusiagoak dituztenekin, sare sozialetan dauden pertsonaien eragina eta pornografiaren sarbidea ere izango dute hizpide.

Hitzaldiak 18:00etan izango dira, Kulturaten.

Izen ematea: