Mondragon City Challenge Ekintzailetza Kooperatiboko Nazioarteko Lehiaketaren 3. edizioa aurkeztu dute
2024/09/27Gaur aurkeztu dute Mondragon City Challenge Ekintzailetza Kooperatiboko Nazioarteko Lehiaketaren 3. edizioa Kulturateko areto nagusian. Batxilergoko, heziketa zikloetako eta unibertsitateko ikasleei zuzendutako ekimena da, eta 7 hilabeteko epean berezko proiektu kooperatibo bat garatuko dute taldeka. 2025eko apirilaren 10ean Arrasateko Amaia antzokian egingo den amaierako ekitaldian aukeratuko dira irabazleak. Izena emateko epea 2024ko urriaren 25ean amaituko da.
Ekimenaren antolatzaileak dira Arrasateko Udala, Eusko Jaurlaritza, Euskadiko Kooperatiben Goren-Kontseilua, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa, MONDRAGON Korporazioa, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Mondragon Unibertsitatea. Halaber, ekimenean laguntzaile izango ditu Nazioarteko Aliantza Kooperatiboa, ASEkoop, Saiolan, Lea-Artibai fundazioa, Arizmendiarrieta Lagunak Elkartea eta Garaia Parke Teknologikoa.
Ekintzailetza kooperatiboarekin konpromisoa
Jaime Bengoa Madinak, Tokiko Ekonomia eta Enplegu zinegotziak, hartu du hitza Arrasateko Udalaren izenean. “Kooperatibismoak eta kapital-enpresen jarduteko beste modu batek kokatu dute bailara hau munduan, eta biztanleen artean alde ekonomiko eta sozial txikiena izatea eragin dute”.
Norabide horretan, ekintzailetzaren aldeko apustua egin du Bengoak: “ekintzailetza, kooperatiboa bada, hobe. Gero eta indibidualizatuagoa den gizarte honetan, inoiz baino zentzu handiagoa dutelako balio kooperatibo eta etikoek. Balio horiek izango dira gure palankak elkartasun, berdintasun eta iraunkortasun ingurunetara eraldatzeko”.
6 fasetako lehiaketa
- 0 FASEA: TALDEEN IZEN EMATEA (IRAILAK 9-URRIAK 25):
Mundu osoko gazteek 2 eta 4 pertsona arteko talde bat osatuz parte hartu ahal izango dute, eta beren proiektu kooperatiboak proposatu ahal izango dituzte. Mondragón City Challengeren webgunean, www.mondragoncitychallenge.com/eu, beren ideiaren deskribapen laburra aurkeztu ahal izango dute, gehienez 20 lerrotan.
- 1. FASEA: 20 TALDE HAUTATZEA (URRIAK 29-AZAROAK 15)
Azaro Fundazioak eta Saiolanek osatutako epaimahai teknikoak ahalmen handiena duten 20 proiektuak aukeratuko ditu. 2024ko azaroaren 18an, sailkatutako 20 taldeak argitaratuko dira webgunean.
- 20 TALDERENTZAKO PRESTAKUNTZA AIOA (AZAROA)
Sailkatutako 20 taldeei zuzendutako prestakuntza saioa antolatuko da, talde horiek beren lan tresnak handitu ditzaten eta parte hartzaileen proiektuen kalitatea indartu dezaten.
- 2. FASEA: 20 TALDEK GARATZEN DUTE PROIEKTUA (AZAROAK 18-OTSAILAK 17)
Sailkatutako 20 taldeek izena emateko aldian proposatutako enpresa proiektu kooperatiboaren ideia garatuko dute. Horretarako, gidoi batean oinarrituko dira, hau da, webgunean dagoen "enpresa proiektu kooperatiboaren" gidan. Gainera, parte hartuko duten tutoreak egongo dira, taldeei beren esperientzia zabala emanez lagunduko dietenak. Tutoreak ASEKOOPekoak eta Arizmendiarrieta Lagunak Elkartekoak dira.
- 3. FASEA: 6 FINALISTEN HAUTAKETA (OTSAILAK 18-MARTXOAK 5)
20 proiektuak entregatu ondoren, epaimahai profesionalak zehatz-mehatz aztertuko ditu, balioespen rizpide komunak erabiliz.
- EPAIMAHAI PROFESIONALAREN BILERA (MARTXOAK 4)
Proiektuaren kalitatea, aukeratutako kudeaketa kooperatiboaren ereduarekiko koherentzia, ideia gauzatzeko aukera eta originaltasuna bezalako alderdiak kalifikatu ondoren, 2025eko martxoaren 4an, epaimahai profesionalaren bileraren ondoren, Mondragon City Challengeko hirugarren edizioko 6 talde finalistak ezagutuko dira.
- 4. FASEA: 6 FINALISTEN DEFENTSA PREPARAZIOA (MARTXOAK 6-APIRILAK 6)
Prestaketa-aldi honetan, talde finalistek bukaerako ekitaldian 8 minutuan aurkeztu beharko duten proiektuaren defentsa prestatu beharko dute, baita epaimahai profesionalak azken ekitaldian egingo dizkien galderak erantzun ahal izateko prestatu ere.
- 5. FASEA: IBILBIDE KOOPERATIBOAK ETA JARDUERAK (APIRILAK 7/8-9)
Apirilaren 8an, Arrasatek lehen fasean sailkatutako 20 taldeak jasoko ditu. Aste horretan, parte hartzaileek hainbat jarduera izango dituzte eta elkarrekin biziko dira esperientzia aberasteko. Era berean, Ibilbide Kooperatiboen bidez, parte hartzaileek aukera izango dute enpresa kooperatibo baten jarduera bertatik bertara ezagutzeko eta beren proiektuari buruzko profesionalen aholkuak jasotzeko. Enpresa Mentoreak 2024: Laboral Kutxa, Danobatgroup, Onnera Group, Lana, Isea, Rural Kutxa, Eika...
- 6. FASEA: AZKEN EKITALDIA (APIRILAK 10):
Mondragon City Challengeko lehiaketaren finala, hirugarrenez, Arrasateko Amaia antzokian izango da. 2025eko apirilaren 10ean finalerako sailkatutako 6 taldeek euren proiektuen defentsa egingo dute eta, horren ostean, epaimahai profesionalak izendatuko ditu irabazleak.
Sariak eta kategoriak
Kategoria 16-18 urte: Parisera bidaia
Kategoria 19-24 urte: Kanadara bidaia
Finalistak ez diren talde guztien artean, eta epaimahaiaren irizpidearen arabera, proiekturik berritzaileena duen taldeak "originaltasunaren saria" jasoko du, 800 € eskudirutan.