Arrasateko EkoCenter

Arrasateko ekozenterraren ezaugarriak:

Ekocenter_1EkoCenter berria bi solairutan dago banatuta:

Lehenengo solairua: 1.368 metro karratu egokitu dira. Bertan daude kokatuta:

  • Berreskuratutako materialen kudeaketarako eta prestaketarako tailerrak.
  • Objektuen aprobetxamendurako (objektu hauen eraldaketa, konponketa edo birziklapenaren bitartez) prestakuntza ekintzak.
  • Biltegia.
  • SINdesperdicio tailerra (Emaúsek duen poltsa eta osagarri ekosolidarioen marka, iragarki-banderatxoen hondakinetatik abiatuz sortutakoak diren artikuluak) www.sindesperdicio.es

Bigarren solairua: Guztira 1.200 metro karratu ditu eta lehen fase honetan 400 metro karratu egokitu dira.

  • Bigarren solairuan bigarren eskuko artikuluen salmenta egingo da.

Ordutegia: hasiera batean behinik behin:

  • Astelehenetik ostiralera: 10.00etatik 13.00etara eta 16.00etatik 20.00etara.
  • Larunbat goizetan 10.00etatik 13.00etara.

Emaúsi buruzko zenbait datu interesgarri

  • Gaur egun Gipuzkoako lurraldean hiri jatorriko tamaina handiko 10.000 tona hondakin inguru sortzen dira, horietatik %21 Emaúsek kudeatzen ditu.
  • Emaúsek berak dituen baliabideen bitartez, %65 berrerabili egiten da, %15 birziklatu egiten da eta gainontzekoa zabortegira doa. Oihalen (arropen) kudeaketan Emaúsek ZERO zabor lortzen du. Gaur egun Emaúsek, urtero bataz besteko tamaina handiko hondakin eta oihalen 2.204 tona inguru kudeatzen ditu (%92 eta %8 inguru), 2011 urteko datuen arabera. %40, gutxi gorabehera, Donostia udal-barrutiari dagokio. Horrek, atmosferara bi tona eta erdi CO2 isurtzea ekiditea suposatzen du. CO2 gasa berotegi-efektuaren eragile nagusienetakoa da.
  • Emaúseko EkoCenter eta EkoShop-etan (denda txikiagoak) berrerabilpenaren zirkulua ixten da, bigarren eskuko artikuluen salmentarekin. Honen eraginez:
  1. Urtero 80.000 inguru bazarreko artikulu berrerabiltzen da
  2. Urtero 12.000 altzari berrerabiltzen da
  3. Urtero 25.000 liburu baino gehiago berrerabiltzen da
  4. Urtero 200.000 arropa berrerabiltzen da
  5. Urtero 3.500 baino gehiago TEE (tresna elektriko eta elektronikoak) berrerabiltzen da
  • Emaúsek dituen salmenta guneetatik urtero Gipuzkoan 114.000 bezero baino gehiago pasatzen dira, hilero batez besteko 9.500 bezero suposatzen du.
  • Erabilerarik ez duten artikuluen aprobetxamendu sistema honek, zabortegian tratamenduko 390.000€ko aurrezpena suposatzen du, baita ekonomia berde eta solidario baten bultzada ere.
  • Gainera, gizarteratzeko enpleguak sustatzen ditu eta Gipuzkoan 65 langileko plantilla mantentzen du, bataz beste. Horrek esan gura du azken 15 urteotan 250 pertsona baino gehiagok Emaúsen enplegu aukera bat izan du.