Adierazpen bateratua

2025/01/28
Card image cap
Bizikidetza Batzordearen adierazpena

Azken urteotan Udaleko Bizikidetza Batzordean, Arrasaten Bizikidetzari bide emateko lanean aritu gara  Udalean ordezkaturiko lau alderdiak. Gure konpromisoa elkarbizitza osasuntsu eta positibo baten alde lan egitea da. Adierazpen askatasuna defendatzen badugu ere, eskubide hau herritar guztien arteko elkarbizitza ahalbidetzen duen bideetatik garatu beharra dago.

Joan den astean, aurpegia estalia zeramatzan gazte multzo batek zerbitzuan zen Arrasateko herri-autobusa geldi arazi zuen, barnean bidaiariak zeudelarik. Autobusa geldituta eduki zuten kanpo aldean euren aldarrikapena jasotzen zuen pintaketa egin bitartean.

Ohar honen bitartez, gertakari hauen aurrean honako hau adierazi nahi dugu, ez gaudela ados baliatu ziren moduekin. Aldarrikapenak zilegiak izan badaitezke ere moduak ez dira onargarriak. Bide batez gertakari horiek zuzenean bizitu izan zituzten  udal zerbitzuko langile eta herritarrei  gure babes guztia helarazi nahi diegu ere.

 Arrasate, 2025eko urtarrilaren 28a