Udalak kirol teknikarien lan poltsa bat sortuko du

2023/04/21
Card image cap
Izena emateko epea zabalik.

Arrasateko Udalak hautaketa prozesu bat deitu du presazko izaeraz, kiroletako teknikarien lan poltsa bat eratzeko, gutxienez irailera arte izango den ordezkapena betetzeko soilik erabili ahal izango dena.

Hautagaiek Gorputz Hezkuntzan lizentziatura edo baliokide den titulua izan beharko dute, eta euskara 4. edo 3. hizkuntza eskakizuna egiaztatuta prozesuan parte hartu ahal izateko.

Izen ematea zuzenean Lanbideko webgunetik egin behar da, eta epea zabalik egongo da apirilaren 27 arte.

Hautaketa prozesua zelan egingo den hemen ikusi daiteke.