Kanpoko igerilekuak ekainaren 19an (osteguna) zabalduko ditugu

2014/06/13
Card image cap
Ekainaren 19tik irailaren 14ra arte egongo dira zabalik Musakolako kanpoko igerilekuak, 10:00etatik 20:30etara. Udako denboraldia berrikuntza nabarmenekin dator aurten, zerbitzua hobetzeko asmoz.

Eguraldia lagun bada, ekainaren 19an, irekiko dugu aurten Musakolako kanpoko igerilekua eta irailaren 14ra arte iraungo du geurean udako denboraldiak. Aurten hiru berrikuntza nabarmen egin ditugu igerilekuko eskaintzan, zerbitzua hobetu guran:

  • Udako lehenengo eta azkeneko asteetan eguraldi eskasa bada, barruko igerilekuak zabalik izango dira. Berrikuntza hau egitea pentsatu da azkeneko urtetan igerilekuko erabiltzaileek egin duten eskaerari erantzunez.
  • Egunero animazioa  17.00tan hasita: ur jolas eta kirolak izango dira eta ping-pong eta dardo lehiaketak ere antolatuko dira.
  • Ogitartekoak, izozkiak eta edariak igerilekuko kantinan, 12:00etatik 20:00etara. Erabiltzaileentzat terraza jarrita izango da.


Udako abonua

  • 18 urtetik beherakoek: 40,10 eurotan eskuratu dezakete udako abonua, 27.35 eurotan hamar sarrerako bonu bat atera edo, bestela, 3.40€ko sarrera ordaindu.
  • 18 urtetik gorakoek: 67,35 €ko abonua izango dute eta eguneko sarrera 6 eurotan. Hamar eguneko bonua ere atera dezakete 54,60 eurotan.
  • Familiako udako abonua 107,50 eurokoa da.


Udako abonua ekainaren 20a baino lehen hartzen dutenen artean abonu bat zozketatuko dugu.