Adinekoen erorikoak prebenitzeko tailerra ArraSasoi programaren barruan
2017/03/13Erorikoak dira lesio eragile nagusiak EAEko 65 urtetik gorako adinekoetan. Datu epidemiologikoen arabera, gutxienez urtean behin erortzen dira talde horretako pertsonen erdiak; eta ondorio fisikoak ez ezik, psikologiko eta sozioekonomikoak ere izaten dituzte.
Arazo horren garrantzia kontuan hartuta, eta Urrian egin zen tailerrak jendea erakarri zuela ikusita, erorikoei aurrea hartzeko tailerrak berriz antolatzea erabaki du Arrasateko Udal Kirol Zerbitzuak, Gizarte-zerbitzuetako Sailarekin, Osakidetzaren Osasun-zentroekin eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Publikoaren Sailarekin elkarlanean. Tailer hau “ArraSasoi: hamabi hile hamaika gai” programaren barruan joango da, 65 urtetik gorako pertsonei eta euren senide edota zaintzaileei zuzenduta daude, erorikoen kopurua gutxitzeko asmoz.
Saioa Martxoaren 14an egingo da Musakolako Kiroldegian eta bi parte izango ditu: teorikoa eta praktikoa eta, arratsaldeko 16:00tan hasita, 2 orduko iraupena edukiko du gutxi gora-behera. Bertan azalduko dira, besteak beste, zergatik gertatzen diren istripu horiek eta zer egin aurrea hartzeko, zer garrantzizkoak diren ohitura osasungarriak eta ariketa fisikoa, edota nolako laguntza teknikoak dauden eskuragarri (telelaguntza).
Martxoaren 14an: SAIO TEORIKOA ETA PRAKTIKOA
16:00 – Aurkezpena.
16:05 – Zahartze-prozesua, osasun-azterketak eta erorikoek berekin dituzten arriskuak. Elikagaien, oinetakoen eta arroparen garrantzia. Etxe barruko ingurune-arriskuak. Osakidetzako osasun langileak.
16:30 - Jarduera fisikoa: osasunerako onurak. Udal-eskaintza. Jarrera-higienea: oreka eta malgutasuna. Udaleko kirol zerbitzua
17:05 - Ortopedia: euskarriak (makilak eta makuluak). Nola erori eta erori ondoren nola jaiki ikastea. Osakidetzako osasun langileak.
17:40 - Telelaguntza, etxeko laguntza eta suteen aurkako sistema. Jarduera fisikoa egiteko udal-eskaintza. Udaleko gizarte zerbitzua
17:50 - Ebaluazioa eta amaiera.
Izen ematea zabalik dago eta horretarako Arrasateko Ospitalera (943 035 302) edota Osasun Zentrora ( 943 035 250) jo edo deitu dezakezue eta kontutan hartu 30 lagunentzako tokia egongo dela gehienez.