Eski irteera nerabeentzat
2018/01/31![Card image cap](https://www.arrasate.eus/eu/albisteak/eski-irteera-nerabeentzat/@@images/77f88fed-52fe-4d79-b561-f57e3ee1f3f3.jpeg)
12-17 urte arteko nerabeentzako eski irteera Valdezcaray-ra.
Otsailaren 17an, zapatuan, Valdezcaray-ra eski irteera antolatu du Udaleko Gazteria Sailak, 12 eta 17 urte arteko nerabeentzat. Bertan, eskia edo snowa egiteko aukera egongo da. Autobusa, goizeko 6:30etan irtengo da Garibaiko autobus geltokitik.
Prezioa:
- Materiala bakoitzak eramanda: 30 euro (kaskoa eramatea derrigorrezkoa da, alokatu nahi duenak 6 euro gehiago ekarri beharko ditu).
- Materiala alokatuz gero: 50 euro.
Izena emateko: Gazte Bulegoan, Gazte Txokoetan, Txatxilipurdin edo on-line.
Izena emateko epea: otsailak 11.