Urtarrilaren 2an igerilekua 15:00etan irekiko da
2014/12/30![Card image cap](https://www.arrasate.eus/eu/albisteak/urtarrilaren-2an-igerilekua-15-00etan-irekiko-da/@@images/c496b38e-2676-4b5f-9334-fb5417a3ae44.jpeg)
Goizean itxita egongo da haurrentzako jolasak egongo direlako.
Urtarrilaren 2an, goizean, uretako jolasak egingo ditu Txikilandiak, haurrentzako Gabonetako ekimenak. Jolas horiek 14:00ak arte iraungo dute.
Ondoren, igerilekua egokitu eta 15:00etan irekiko da berriro.