Uztailaren 17an txakolin eguna ospatuko da Arrasateko baserritarren merkatuan

2021/07/13
Card image cap
Debagoieneko hiru txakolindegi izango dira bertan: Kataide (Arrasate), Belaskua (Oñati) eta Murgialdai (Oñati).

Uztailaren 17an txakolinaren eguna ospatuko da Arrasaten, hileko 3. larunbateko baserritarren merkatu bereziarekin batera. Debagoieneko hiru txakolingileren produktuak dastatu eta erosi ahal izango dira: Kataide (Arrasate), Belaskua (Oñati) eta Murgialdai (Oñati). Horrez gain, herriko taberna batzuek gilda pintxoak eta txakoliña eskainiko dituzte, Arrasate blues jaialdiaren baitan, Ibai-Arteren eskutik, azokarekin bat eginez.

17 postu egongo dira denetariko produktuekin: barazkiak, ogia, haragi, gazta eta gozo ekologikoa, glutenik gabeko produktuak, sukalderako egurrezko tresnak, arrain-kontserbak, euskal pastela, ahateen eratorriak, ardi gazta, eztia, Marokoko gozoak eta gaziak, pastak eta pastelgintza...

Udalak gogorarazi du nahitaezkoa dela pertsonen arteko distantziak errespetatzea eta musukoa erabiltzea merkatuan.