Inauteriak iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du Udalak
2017/11/30Kartelak aurkezteko epea urtarrilaren 17ra arte da
Urtero bezala, aurten ere, inauteriak iragartzeko Kartel Lehiaketa antolatu du Arrasateko Udaleko Kultura sailak.
Lehiaketa honetan edozein pertsonak har dezake parte baldin eta erroldatuta badago Debagoieneko eskualdeko udalerrietako batean edo Aramaioko udalerrian, eta teknika librea izango da. Karteletan testu hau agertu beharko da: 2018 INAUTERIAK ARRASATE, eta formatu bertikala izan beharko du.
Irabazleak 400 euroko saria jasoko du