San Juanetan kalez kaleko salmenta postua jartzeko lizentzia

2015/04/10
Card image cap
Eskaerak apirilaren 13tik maiatzaren 15era (biak barne) aurkeztu behar dira

Arrasateko Udalak onartu berri du “San Juanetan”kalez-kaleko salmenta lizentziak emateko plegua eta bertan azaltzen da lizentzia horiek lortzeko prozedura. Hemen informazioa eta izapidea osorik.

Zozketa maiatzaren 18an.

Lizentzia eskuratzeko eskabideak apirilaren 13tik maiatzaren 15era (bi egunak barne) aurkeztu behar dira. Maiatzaren 18an zozketa egingo da, Udal idazkariaren aurrean, eta izenak atera ahala lizentziak emango dira. Zozketaren emaitza argitaratuko dugu iragarki taulan eta Udalaren web orrian.

Behin behineko titularrak zeintzuk diren argitaratu ostean, hauek 10 eguneko epean dagokien dokumentazioa aurkeztu beharko dute (pleguan dago adierazita). Aipatutako epean dokumentazioa aurkezten ez dutenak prozeduratik kanpo geratuko dira.

Azkenik, behin betiko titularren zerrenda argitaratuko da.

Postuak ekainaren 23tik 26ra.

Salmenta jarduera egin daiteke ekainaren 23tik (17:00etatik aurrera) ekainaren 26ra (egun osoan zehar). Titularrek bistan jarrita izan beharko dute salmenta baimenaren agiria eta agiri barik ezingo da saltokia ipini. Agiria BAZen jaso beharko da, ekainaren 23an 09:00etatik 19:00etara bitartean.