Azaroko ArraSasoi

22/11/2018
Card image cap
Arrasateko kirol sailak, ArrraSasoi ekimenaren jarraituz, datorren astean hainbat kirol ekintza gidatuetan parte hartzeko aukera luzatzen die kiroldegiko erabiltzaile eta gainontzeko arrasatearrei. Hilabete honetan gure gorputza esekiduran dugula jarduera fisikoa burutzea sustatu nahi dugu

Esekiduran burututako pilates saio desberdinak antolatuko dira. Esekiduran burututako pilatesa gorputza berregituratzeko bide egokia da. Bere helburu garrantzitsuenak gorputz tentsioak ezabatzea da, bizitasuna sustatuz eta gorputzaren kontzientzia ahalbidetuz.

Eskainiko diren saioak egoera fisiko desberdina duten pertsonei egokituta egingo dira, saioetan emango den edukia pertsona desberdinen perfilei egokituko da.

Astelehenean, azaroak 26, arratsaldeko 18:30tan, antigravity extrem saio bat eskainiko da. Egoera fisiko ona duten pertsonei zuzenduta egongo da, esekiduran norberaren gorputz kargarekin  lan muskularra burutuko da.

Asteazkenean, hilak 28, bi saio eskainiko dira. Bata goizeko 9:30tan eta bestea arratsaldeko 17:30tan. Lehenengo saioan esekiduran burututako pilates lasaia landuko da eta bigarrenean berriz, erdi mailako egoera fisikoa duten pertsonei zuzendutako saioa eskainiko da.

Azken Saioa, azaroaren 30ean izango da, goizeko 7:00tan. Bertan aurreko saioan bezala, erdi mailako egoera fisikoa duten pertsonei zuzendutako jarduerak planteatuko dira.

Saio guztiak dohainik izango dira, Musakola Kiroldegian izena eman daiteke edota Kiroldegiko telefonora deituz: 943252030.

 

ANIMATU, IZENA EMAN ETA DISFRUTATU.