SHREC egitasmoa

2019/10/24
Card image cap
Arrasateko Udalak Interreg Europe programako laugarren deialdian parte hartuko du SHREC egitasmoko bazkide moduan

2019ko urriaren 24an Arrasateko Udalak erabaki zuen  Interreg Europe programako laugarren deialdian parte hartzea, europar  programako diru laguntza  lortuta,  “Shifting towards enewable energy for transition to low carbon energy –SHREC” proiektuko  bazkide moduan.

SHREC proiektua

Proiektuaren xedea da CO2 emisioen murrizketan eragitea, energia berriztagarrien erabilera sustatzearen puruz.  

Europako lurralde desberdinetako zortzi kide  ditu SHREC proiektuak: 

Liderra:  Herbehereak- Groningengo Hanze University of Applied Sciences

Kideak:  Eslovakia – Slovak innovation and energy agency

Lituania – Vilnius Gediminas Technical University

Italia – Piamonte Region

Euskadi – Arrasateko Udala

Frantzia – Auvergne Rhône-Alpes Energy Environment Agency ( AURA-EE)

Suedia – Mid Sweden University

Errumania - Muntenia Hegoaldea Eskualdeko Garapen Agentzia

 

Proiektuaren helburuak 

-          Nazioko eta tokiko politikak hobetzea, energia-iturri berriztagarrien kuota handitzeko

-          Energia-iturri berriztagarrien ekoizpena eta kontsumoa sustatzea

-          Energia berriztagarri zein teknologia berrietan enpresen inbertsioa sustatzea

-          Energia-kontsumitzaileen inplikazioa handitzea

-          Energia berriztagarriak iturri alternatibo gisa erabiltzearen garrantziaz  gehiago jabetzea eta kontzientziatzea.

 

Proiektuak lau urte iraungo du,  2019ko abuztuaren 1etik 2 2023ko uztailaren 31arte.  2 fasetan banatuko da:  1. Fasea( 3urte) 2. Fasea (urte 1). 

 

Proiektuaren aurrekontua guztira 1.844.165 €koa da eta Europako FEDER funtsak  1.567.540,25 € jarriko ditu, hau da, proiektu osoaren %85a.    Arrasateko Udalari dagokion aurrekontu zatia 164.448€ litzateke,  eta hortik Europak finantzatuko lituzke  141.474€, eta gainerako 22.974€ak,  Arrasatek beregain hartzeko izango lirateke.  Aurrekontu hau lau urtetan zehar banatuko litzateke;  2019ko aurreikuspena 18.000 € arteko gastua gauzatzea. 

 

Edukiak: Shrec proiektuak lanketa hauek burutuko ditu:  

-          Eskualde bakoitzeko politikak aztertzea

-          Esperientziak trukatzea eta ikaskuntzak sortzea bazkideen artean

-          Eskualde bakoitzeko  intereseko eragileen parte-hartzea sustatzea

  • Praktika egokiak identifikatu eta  partekatzeko.
  • Eskualde bakoitzeko politika publikoen aplikazioa hobetzeko.

-          Bazkide bakoitzaren tokiko ekintza plana zehaztea eta  inplementatzea

 

Arrasateko Udalaren  eginbeharra:   

-          Tokiko eragileen talde bat sortu, energia berriztagarrien eta CO2 emisioen murrizketaren arloari lotuta

-          Proiektuaren bazkide europar guztiekin batera lehenengo fasean garatu beharreko jardueretan parte hartu beharko du sei hilero antolatuko diren talde bileretan.  Lehena Groningenen izango da , 2019ko urriaren 29an. 

-          Talde bilera bakoitza amaitutakoan, tokiko eragileekin jasotako ikasketak partekatu beharko ditu lan saio batean.

-          Bileretan parte hartzeko eztabaidatzeko dokumentazioa eta materiala prestatu beharko du, bere lurraldean eta bere eragileekin landutako ondorioak azaltzeko.

-          Bi praktika on identifikatu beharko ditu partekatzeko.

-          Proiektu kideentzako bertan Arrasaten  bisita-ekitaldi bat antolatu beharko du. (2022an)

-          Arrasaterako ekintza plan bat gauzatu beharko du bigarren fasean.