Gizarte Zerbitzuen konpromisoak
1. Konpromisoa
Gizarte langilearekin lehenengo txanda izateko, 10 egun balioduneko epean gehienez eskaeren % 60an, eta gainontzeko % 40an gehienez 20 egun balioduneko epean.
Zelan neurtzen dugun
Epe hauetan ematen diren txanden ehunekoa.
2. Konpromisoa
Zerbitzuko langileek erabili behar dute hizkera egokia, zuzena eta argia Gizarte Zerbitzuetara hurbiltzen diren erabiltzaile guztiekin.
Zelan neurtzen dugun
Galdeketan, asebetetzeari buruz aldian-aldian egingo dena, batez besteko puntuazioa izatea 8,5etik gora.
3. Konpromisoa
Gizarte langileak larrialdi egoeratzat hartzen dituenak 24 orduan artatzea.
Zelan neurtzen dugun
Larrialdi egoeren ehunekoa, epe barruan artatutakoena.
4. Konpromisoa
Erreferentziazko gizarte langileen arreta izan behar da pertsonalizatua, eta bermatu behar dira erabiltzailearen konfidentzialtasuna eta intimitatea.
Zelan neurtzen dugun
Galdeketan lortutako puntuazioa izatea 8,5etik gora.
5. Konpromisoa
Zerbitzua puntualtasunez ematea, eta txanden ordutegia betetzea.
Zelan neurtzen dugun
Asebetetze galdeketan lortzea gutxienez 8 puntu.
6. Konpromisoa
Instalazioen eta ekipamenduen egoera eta erosotasuna egokia izatea, eta erabiltzaile guztiei irisgarritasuna erraztea.
Zelan neurtzen dugun
Asebetetze galdeketan lortutako batez besteko puntuazioa 8tik goragokoa izatea.
7. Konpromisoa
Kexei eta iradokizunei erantzutea gehienez 15 egun balioduneko epean.
Zelan neurtzen dugun
Epe barruan erantzuten diren kexen eta iradokizunen ehunekoa.