Arrasateko Udalak udaltzain erretirodunak omendu ditu
2022/01/26Arrasateko Udalak erretiroa hartu duten 9 udaltzain omendu ditu. Guztiek 30 urtetik gora, batzuen kasuan 40 ere, eskaini dituzte herritarren zerbitzura. Omendutakoak izan dira 2 udaltzainburu, 2 kabo eta beste 5 udaltzain: Maite Ernabide Uribesalgo, Jose Luis Echevarria Izurrategui, Luis Maria Valdezate Barbero, Patxi Andoni Balanzategui Azcoaga, Juan Sebastian Garay Bengoa, Antonio Echenausia Saez de Zaitegui, Iñaki Arriaga Uzin, Ion Alustiza Azurmendi eta Antton Fernandez Eguren. Guztiek 2019 eta 2021 artean hartu dute erretiroa.
Udaltzain omenduek plaka profesional bat jaso dute Maria Ubarretxena alkatearen, Ander Garay Pertsonaleko zinegotziaren eta udaltzainburuaren eskutik.
Arrasateko Udalak polizia kidegoan zerbitzua amaitu duten agenteen “lana eta konpromisoa” nabarmendu ditu, baita urteotan egindako lan guztia ere, eta zortea eta zoriona opatu dizkie hasi berri duten etapa berrian.