Udalak kanpaina bat abiarazi du errenta aitorpena euskaraz egiteko

2024/04/24
Card image cap
Euskaraz egiteko asmoarekin, kanpainako eskuorriak hitz klabeen hiztegi bat jasotzen du

Gipuzkoako Foru Ogasunean apirilaren 8an hasi zen errenta aitorpena egiteko kanpaina, eta uztailaren 1era arte iraungo du. Eta, ohi bezala, Arrasateko Udalak dei egin die herritarrei errenta aitorpena euskaraz egin dezaten.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren datuen arabera, 2023ko errenta aitorpena arrasatearren  % 22k egin zuen euskaraz. 2006. urtetik 16 puntu egin ditu gora errenta aitorpena euskaraz egin duten herritarren kopuruak. 

Administrazioaren euskalduntzea

Udalak errenta aitorpena euskaraz egitera gonbidatu nahi ditu oraindik pausoa ematera animatu ez diren arrasatearrak.  Era horretan, euskarari bide berriak irekitzeaz gain, administrazioaren euskalduntzea ere bultzatzen da.

Errenta aitorpena egiteko hiru modu daude (autolikidazio proposamena, mekanizatua eta Internet bidezkoa) eta guztietan erabili daiteke euskara.

Apirilaren 8tik uztailaren 1era aurkeztu behar dira aitorpenak. Hitzordua eskatzeko, kontsultak egiteko eta argibideetarako: 943 11 30 00, Bergarako Ogasuneko Bulegoa (Tokieder 5) eta  www.gipuzkoa.eus atarian.

Eskuorria hemen deskargatu dezakezu.