Mendekotasuna: egoera zailak maneiatzeko ikastaroa
2015/09/08Udaleko Gizarte Zerbitzuak ikastaro bat antolatu du, SENDIAN programaren barruan.
SENDIAN programa adindu ezinduak zaintzen dituzten familien beharrei erantzuteko sortu zen.
Programa honen barruan, "Mendekotasuna duten pertsonengan zailtasun egoerak maneiatzen" ikastaroa antolatu da.
Ikastaroaren xehetasunak honako hauek dira:
- Data: 2015eko urriak 6,8,13,15,20 eta 22
- Ordutegia: 16:00-18:30
- Hizlaria: Silvia Camio (Psikologoa)
- Hizkuntza: Gazteleraz
- Lekua: Kulturateko Loramendi gelan
- IZENA EMATEKO: Arrasateko Udaleko Gizarte Zerbitzuen Departamenduan edo BAZeko bulegoan irailaren 25a baino lehen. Plaza mugatuak