Obrak Erdialdean

2022/08/25
Card image cap
Iberdrola obra batzuk egiten hasiko da abuztuaren 29an, astelehena, hodi berriak sartzeko.

Iberdrolak kanalizazio berri bat egingo du Erdialdean, airetik doan kanalizazio bat kendu eta hura lurperatzeko. Enpresak aurreikusten du 3 aste beharko duela obra egiteko.

Horren ondorioz, trafiko aldaketak egongo dira Aprendices kaleko biribilgunearen eta Kontzezino kaleko biribilgunearen artean.

  • Aprendices kaleko biribilgunearen eta Kontzezino kaleko biribilgunearen artean noranzko bakarra egongo da zabalik, zentzu horretan izan ere.
  • Kontzezino kaleko biribilgunetik Aprendices kaleko biribilgunera, Zerrajera kaletik egingo da desbideraketa.

Eragina izango du ere Bergara, Oñati, Zumarraga eta Eibar norabideko autobus zerbitzuan; norabide horretan ez da izango Erdialdeko geltokirik, eta autobusak Zerrajera kaletik ibiliko dira eta Zerrajera sarreran izango dute geltokia.