Arrasateko Udalak hitzaldiak eta tailerrak antolatu ditu gurasoentzat
2024/01/16Arrasateko Udalak hitzaldiak eta tailerrak antolatu ditu haurren eta nerabeen heziketari begira. Gurasoentzat bideratutako formakuntza horien helburua da seme-alaben heziketaren inguruan hausnartzea, eta gurasoei gune batzuk eskaintzea egunerokotasunean sortzen zaizkien kezkak eta zailtasunak konpartitzeko.
Guztira, 3 hitzaldi eta 5 tailer antolatu dira, horietako batzuk Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren “TREBA Gurasoak” egitarauarekin elkarlanean.
Hitzaldiak, ezagutza handitzeko
Hiru hitzaldi antolatu dira otsailetik maiatzera bitarte, osasun mentala, menpekotasunaren eta sexualitatearen inguruan ezagutza hobetu eta hausnartzeko. Hitzaldi guztiak Kulturaten izango dira, 18:00etan. Honako hiru hitzaldi hauek eskainiko dira:
Hitzaldia |
Eguna |
Hizlaria |
Substantzien kontsumoa. Zer egin dezake familiak? |
Otsailaren 6an, martitzena |
Jessica Rodriguez |
Osasun mentala eta nerabeak |
Otsailaren 26an, astelehena |
Estibaliz Ansotegi |
Familian sexualitateaz hitz egiten |
Apirilaren 30ean, martitzena(12- 16 urte) |
Udal sexologia zerbitzua |
Maiatzaren 7an, martitzena (0-5 urte) |
||
Maiatzaren 14ean, martitzena (6-12 urte) |
Tailerrak, heziketarako tresnak
Guztira 5 tailer emango dira, eta horiek banatuta egongo dira seme-alaben adinaren araberako gurasoentzat. Tailer guztien helburua da gurasoei baliabideak ematea seme-alabak hezitzeko, ikuspegi praktiko batetik. Honako tailer hauek antolatu dira urtarril eta martxo bitartean:
Tailerrak |
Adin tartea |
Hasiera eguna |
Hizlaria |
Haurrentzako lehen sorospen tailerra |
0-12 urte |
Martxoaren 6an eta 13an 2 saio eguaztenetan 18:00-20:00 |
Gurutze Gorria |
Haziera eta haur masaje tailerra |
0-2 urte |
Urtarrilaren 31n 5 saio eguaztenetan 10:00-11:30 Txikitxokoan |
Itziar Rosado Jon Urdineta |
Bizipen tailerrak: ● Arizmendi ikastolan Olarte gunean
● Arrasate herri eskolan Erguin eraikinean |
3-6 urte |
Otsailaren 19an 4 saio astelehenetan 17:00-19:00
Otsailaren 21ean 4 saio eguaztenetan 17:00-19:00 |
Itziar Rosado Jon Urdineta |
Adimen emozionala, egunerokorako gako eta baliabide praktikoak |
5-9 urte |
Otsailaren 1ean 6 saio eguenetan 17:30-19:30 |
Leyre Cano Chocarro |
Gure nerabeei laguntzen gutaz ahaztu gabe |
12-16 urte |
Otsailaren 6an 8 saio martitzenetan 18:00-20:00 |
AGIPAD elkartea |
Izen ematea, beharrezkoa
Hitzaldietan eta tailerretan parte hartzeko, ezinbestekoa izango da izena ematea. Modu horretan, aukera izango da asistentziak neurtzeko eta tailerrak prestatzeko. Tailerretan plaza mugatuak izango dira.
Izena eman ahal izango da BAZen, arrasate.eus-en webgunean edo 943 25 20 00 telefono zenbakian.