Udalak 3 langabe kontratatuko ditu

2018/11/06
Card image cap
Lanbideren Enplegua Sustatzeko Programa barruan

Kontratuen ezaugarriak

  • Arkitektoa (EIT)

Egitekoa: Eraikuntzaren Ikerketa Teknikoei dagokien txostenak aztertu, garapen planak zehaztea eta kontrol bideak identifikatzea.

Kontratua aldi baterako izango da (3 hilabete, egun osoz) eta hautagaiek prozesuan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dituzte:

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile moduan izena emanda dauden pertsona langabeak izatea.
  • Deialdia egin eta sei hilabete lehenagoz Arrasaten erroldaturik egotea.
  • Tituloa: Arkitektoa.
  • Euskara: 3 HE egiaztatzea (agiriz).
  • Lanbidek enplegua sustatzeko deitutako laguntza deialdiko baldintzak betetzea (EHAA 2018/06/20).

 

  • Administraria

Egitekoa: Munigex espediente kudeatzailea egoki betetzeko neurriak

Kontratua aldi baterako izango da (5 hilabete, %80ko jardunaz) eta izengaiek prozesuan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dituzte:

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile moduan izena emanda dauden pertsona langabeak izatea.
  • Deialdia egin eta sei hilabete lehenagoz Arrasaten erroldaturik egotea.
  • Tituloa: Goi batxilerra, LH II edo baliokidea.
  • Euskara: 3 HE egiaztatzea (agiriz).
  • Lanbidek enplegua sustatzeko deitutako laguntza deialdiko baldintzak betetzea (EHAA 2018/06/20).

 

  • Pintorea (Kirol saila)

Egitekoa: Kirol instalazioetan margotze lanak.

Kontratua aldi baterako izango da (4 hilabete, egun osoz) eta izengaiek prozesuan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dituzte:

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile moduan izena emanda dauden pertsona langabeak izatea.
  • Deialdia egin eta sei hilabete lehenagoz Arrasaten erroldaturik egotea.
  • B gida baimena.
  • Diru-sarrerak bermatzeko errentaren (DBE) jasotzaile titularra.
  • Urtebeteko lan eskarmentua pintore lanetan.
  • Lanbidek enplegua sustatzeko deitutako laguntza deialdiko baldintzak betetzea (EHAA 2018/06/20)

 

Hautagaien aurretiko aukeraketa

Hautaketa prozesuetan parte hartzeko interesa duten pertsonek izena eman behar dute LANBIDEn (bulego kolaboratzaileetan edo web orrian).

Lanbiden izen emateko epea

Azaroaren 5tik 12ra, biak barne.

 

Hautagaiaren azkeneko aukeraketa

Hautagaiaren azken aukeraketa Udalak egingo du, egokitasun probak eginez eta izangaiek egiaztatutako merituak baloratuz.

Informazioa eta kontsultak

Deialdi honi buruz informazio gehiago (egin beharreko probak, balorazio merituak …) eta Udalak hartzen dituen erabakiak (oharrak, aurrez aukeratutako izangaien zerrenda, azterketak edo elkarrizketak egiteko deialdiak, hautaketa proben emaitzak, eta abar) udaleko web orrian argitaratuko ditu, lan eskaintzen atalean eta interesdunen eskura jarriko ditu BAZen, Biztanleentzako Arreta Zerbitzuan.

Deialdi honi buruz interesdunek behar duten edozein informazio osagarri jasotzeko, hona jo dezakete:

  • BAZ (Biztanleentzako Arreta Zerbitzua)

Arano eta Gartzia maisu-maistra 8

Tel.: 943 252000

baz@arrasate.eus