SOROSLEEN LAN-POLTSA bat sortzeko deialdia egin du Udalak

2016/06/14
Card image cap
Alkatetzak, ekainaren 13an, onartu zituen udako denboraldirako sorosleen lan-poltsa sortzeko egingo den hautaketa prozesuaren oinarri-arauak

Deialdiaren presako izaera kontuan izanik, ez da egongo eskabideak aurkezteko eperik, eta izangaiek zuzenean aurkeztu beharko dira ekainaren 20an, 10:00etan, Musakolako kiroldegian, dagozkion probak egiteko.

Aipatu oinarriak udal webgune honetan aurkitu daitezke, Lan Eskaintza Publikoa sailean.