Ostiral iluntzean espektakulu zirraragarria Herriko plazan

2014/10/23
Card image cap
Denis Josselin funanbulistak Herriko Plaza alderik alde igaroko du soka baten gainean ibiliaz, 15 metroko altueran. 19:00etan hasiko da ikuskizuna.

  Arrasateko Udalak, Arrasateko euskalgintzako erakundeekin batera, ikuskizun bat antolatu du ostiral honetarako (urriak 24). Arratsaldeko 19:00ean hasita, Denis Josselin funanbulistak Zeruaren eta lurraren artean ikuskizuna eskainiko du Herriko Plazan.

  Mundu osoan ezaguna da Denis Josselin bere ikuskizun zirraragarriak direla eta. Parisen, besteak beste, bi aldiz zeharkatu du Sena ibaia 30 metroko altueran. Arrasaten Herriko Plaza alderik alde igaroko du soka baten gainean ibiliaz, 15 metroko altueran.

  Ordu erdiko ikuskizun zirraragarria izango da, inondik ere, datorren ostiral iluntzekoa. Zatoz!

  bideoa deskargatu