Arrasateko udal gobernuak (EAJ-PNV eta PSE) BAZen eta udal eraikin batzuetan eragindako kalteak gaitzetsi ditu: pintadak eta sarrailak kolaz eta alanbrez
2021/06/09Arrasateko udal gobernuak gogor salatu eta gaitzetsi du gaur, ekainak 9, BAZen eta udal eraikin batzuetan izandako erasoa, eta adierazi du horrelako jarrerek ez dutela lekurik Arrasaten. Pintaketez gain, sarrailak itsasgarriz eta alanbrez kaltetu dituzte, udal zerbitzuak irekitzea eragozteko asmoz. Errespetu eta gizalege faltak ez dira inoiz kausa aldarrikapen bidea izango. Pintadetan 'EAJ eta PSOE faxistak' edo 'Mozalik ez' bezalako mezuak irakurri daitezke. Egiletza ikertzen ari dira eta udala dabil zerbitzuak garbitzen eta lanean eraikinak berriro irekitzeko.
Jarrera eta ekintza horiek iraganeko gertaerak gogorarazten dituzte, eta ez dute laguntzen udalerri gisa bizikidetza lortzeko bidean aurrera egiten. Orain arte modu partekatuan lortutako aurrerapenetan jarraitzearen eta atzera ez egitearen alde gaude. Lanean jarraituko dugu bizikidetzaren eta tolerantziaren alde.