“Casarse por papeles es….verdadero amor” antzezlana ostegunean Juan Arzamendi Musika Etxean

2024/11/26
Card image cap
Azaroaren 28an izango da, arratsaldeko 19:00etan. Sarrera doakoa izango da.

Azaroaren 25ari lotutako Emakume Txokoaren egitarauaren hurrengo geldialdia, ostegunean, hilak 28, JAMEko auditorioan izango da.  “Casarse por papeles es….verdadero amor” delako izenburua daraman antzerki kabaretaz gozatzeko aukera izango da.

“Antzezlan honek, besteak beste, emakume migratuek, zaintza lanetan bizitzen dituzten kalapitez eta gorabeherez, gogoeta egitera gonbidatzen gaitu. Kolonialitateak, arrazismoak eta klasismoak besteak beste, hainbat emakumeren bizitzatan duen eraginaz ere badihardu obra honek” adierazi dute Emakume Txokoko teknikariek.

Hau guztia, umoretik abordatzeko saiakera ederra egiten du kabaretak. Hausnarketa eta gozamena eskutik dakartza, Maggyn Castilloren zuzendaritzapean Colectiva Caguamak. Hitzordua azaroaren 28an, arratsaldeko 19:00etan, Juan Arzamendi Musika Etxeko auditorioan izango da. Sarrera doakoa izango da.