Arrasateko Udalak 2024-2025 ikasturteko kirol eskaintza aurkeztu du
2024/09/05Arrasateko Udalak 2024-2025 ikasturterako kirol eskaintza aurkeztu du. Guztira 25 ikastaro izango dira, ordutegi zabalarekin. Deskargatu hemen kirol eskaintzaren eskuorria, ikastaro eta ordutegi guztiekin.
Kardio Box ikastaroa berrikuntza bezala
Kardio Box ikastaroa eskainiko da lehenengoz kirol eskaintzaren artean. Musika, koreografia eta energia bateratzen ditu. Kick Boxingeko kolpe eta ostikoen mugimenduak eta fitness ariketak uztartzen dituen ariketa aerobikoa da.
Ate irekiak hilaren 9, 10 eta 11n
Aurten ere, Arrasateko Udalak, ate irekien saioak antolatu ditu Musakolako kiroldegian eta Uarkapen. Irailaren 9tik 11ra bitartean arrasatearrek aukera izango dute hamar ikastaro inguru doan probatzeko.
Izen ematea beharrezkoa da. Horretarako, deitu beharra dago Musakolako kiroldegira: 943 25 20 30 edo Musakolako kiroldegian aurrez aurre izena eman.
Ordutegiak eta jarduerak:
Astelehena 9
- 9:30 Pilates (Musakola)
- 9:30 Kardio Box (Musakola)
- 9:30 Hipopresiboak (Uarkape)
- 10:30 Zumba (Musakola)
- 10:30 K-Strech (Uarkape)
- 17:30 Krosfit Gazteak (Musakola)
- 17:30: Spinning (Musakola)
- 18:30 Yoga (Musakola)
- 18:30 Zumba (Musakola)
- 19:30 Kardio Box (Musakola)
Martitzena 10
- 8:30 K-Strech (Uarkape)
- 9:15 Spinning (Musakola)
- 9:30 Total Trainning (Musakola)
- 15:00 K-Strech (Uarkape)
- 17:15 Hipopresiboak (Uarkape)
- 17:30 Krosfit gazteak (Musakola)
- 17:30 K-strech (Musakola)
- 17:30 K-strech (Uarkape)
- 18:30 Body Balanace (Musakola)
- 19:30 Kardio Box (Musakola)
Eguaztena 11
- 9:15 K-Strech (Musakola)
- 10:15 Yoga (Musakola)
- 11:00 Hipopresiboak (Uarkape)
- 15:00 Pilates (Musakola)
- 17:15 Hipopresiboak (Uarkape)
- 17:30 Pilates (Musakola)
- 17:30 Hit 30 (Musakola)
- 17:30 Zunba Gazte (Musakola)
- 18:15 K-strech (Uarkape)
- 18:30 Hit TRX (Musakola)
- 18:30 Kardio Box (Musakola)
- 18:30 Spinning Gazte (Musakola)
- 19:30 Total Trainning (Musakola)