Urtarrilaren 10etik aurrera herriko autobusean ordutegi, ibilbide eta ordaintzeko era berria izango da; bitartean zerbitzua doan
2011/01/04Urte berriarekin batera hobetu egingo da herriko autobus zerbitzua. Batetik, orain arteko autobus kopurua bikoiztu egingo da, hau da, bi autobus izatetik lau izatera pasatuko da; eta bestetik, aldaketak izango dira bai ibilbidean eta baita ordaintzeko moduan ere.
Maiztasuna bikoiztu
Hemendik aurrera ordu erdiro pasatuko da autobusa.
Ibilbidea aldatu
Lehen iristen ez zen geltoki berrietara iritsiko da autobusa aurrerantzean.
Ordaintzeko modua aldatu
Orain arte erabili izan den udal txartela balio gabe geldituko da, eta horren ordez Lurraldebus txartela erabiliko da.
Udal txartelean dagoen diru kopurua Lurraldebuseko txartelera pasatzeko aukera izango. Aldaketa hori BAZen egingo da martxoaren 31ra arte.
Tarifa berriak:
Lurraldebus txartela erabilita:
- 1-40 bidaia bitartean: 0,73 €
- 41-70 bidaia bitartean: 0,36
- 71 bidaia baino gehiago: 0,12 €
Lurraldebus txartela erabili gabe: 1,35 €