Debagoieneko V. txakolin eguna
2018/07/17Uztailaren 21ean Arrasaten izango da Arrasaten hilero hirugarren larunbatean antolatzen den azokaren barnean
Antolakuntzan Debagoieneko Mankomunitateko Turismo Sailak, Deba Garaia Landa Garapenerako Elkarteak eta Arrasateko Udalak parte hartzen dute.
Debagoienean ekoizten diren eta Getariako Txakolinaren Jatorrizko izendapenaren barnean dauden OTXIA, UPAINGOA eta MURGIALDAI txakolinak. Lehena Arrasateko Bedoña auzokoa da eta beste biak Oñatiko Zañartu eta Murgiako auzokoak. Txakolina erosteko eta dastatzeko aukera egongo da euro baten truke.
Aldi berean, HAZIrekin elkarlanean 12etatik aurrera EUSKO LABELEKO HEGALUZEA dastatzeko aukera izango da. Hegaluze pintxoak parrilan prestatuko dira eta Arrasateko Eskubaloi Taldea arduratuko da pintxoen banaketaz. Horrela, 500 hegaluze pintxo banatuko dira eta pintxoaren prezioa 1,5 euro.