Ekainean Arrasate ezagutzeko bisita historiko eta mendi ibilbideetarako izen emateak beteta, udalak plaza gehiago eskainiko ditu

2021/06/03
Card image cap
Ekimenak arrakasta handia izan du eta jada plaza guztiak agortuta daude. Alabaina, Eusko Jaurlaritzaren Dekretuan ezarri denez, onartua astelehenean, maiatzak 31, turismo ekintzetan orain 10eko taldeak onartzen dira (lehen seikoak); horren ondorioz, Arrasaten bisita gidatuetan plaza berriak sortu dira.

Uda sasoiaren atarian, Arrasateko Udalak maiatz eta ekain bitarteko turismo eskaintza osatu du herritarrentzat zein kanpotik herrira hurbiltzen direnentzat, Arrasate ondo-ondo ezagutzeko, bisita historikoez zein mendi ibilbideez osaturiko egitarauaren bidez. Ekimenak arrakasta handia izan du eta jada plaza guztiak agortuta daude. Alabaina, Eusko Jaurlaritzaren Dekretuan ezarri denez, onartua astelehenean, maiatzak 31, turismo ekintzetan orain 10eko taldeak onartzen dira (lehen seikoak); horren ondorioz, Arrasaten bisita gidatuetan plaza berriak sortu dira.

Izen emateak, halaber, dagoeneko zabalik daude, eta interesdunek izena eman ahal izango dute BAZen, 943 25 20 00 telefonora deituz eta www.arrasate.eus/ezagutu  webgunean. Antolatutako ekintzetan izena emateko azken eguna izango da irteera aurreko egubakoitzean, 12:00ak arte.

Azpimarratu behar da, jakina, bisita eta ibilbide guztiak egingo direla prebentzio, segurtasun eta higiene neurri guztiak hartuta, betiere herritarren zein bisitarien osasuna eta ongizatea bermatzeko.

Ibilbide historikoak:

 

  • Ekainaren 5ean, zapatua, “Burdin Aroa-Erdi Aroa: Arrasate Erdi Aroko hiribildua”:  Alfontso X jakitunak Hiri Gutuna eman zuen 1260ko maiatzaren 15ean, Jaenen, San Esteban del Puerto herrian.
  1. 10:30 euskaraz
  2. 12:30 gazteleraz
  3. Abiapuntua: Herriko plaza

 

  • Ekainaren 12an, zapatua “Aro modernoa: Arrasateko ilustrazio garaia”: Aire berriak Arrasaten. Erdi Aroko gatazkak alde batera utzi eta Aro Modernoan humanismoak hartu zuen protagonismoa, herria mundura irekitzeko.
  1. 10:30 euskaraz
  2. 12:30 gazteleraz
  3. Abiapuntua: Herriko plaza

 

  • Ekainaren 26an, zapatua, “Industrializazioa: Industria ondarea eta Vasco-Navarro trena”:  1919an “Vasco-Navarro” trena iritsi zen Arrasatera, eta hark ekarri zuen bidaiarien zein merkantzien trafikoa haztea. Mekolalde eta Arrasate artean tren misto bi ari ziren, eta merkatu egunetan Gasteizeraino heltzen ziren.
  1. 10:30 euskaraz
  2. 12:30 gazteleraz
  3. Abiapuntua: Herriko plaza

 

Mendi ibilbideak:

  • Ekainaren 13, domeka, Ipar Martxa (Nordic Walking) Bedoña-Kurtzetxiki.
  1. 10:00
  2. Abiapuntua: Herriko plaza.

Oharra: gomendagarria da Nordic Wlaking-eko makilak eramatea. Material hau ez duenari utzi egingo zaio.

 

Arrasate zure kasa:

Aukera horiez harago, norbaitek gurago izanez gero Arrasate ezagutu bere kabuz eta bere kasara, udalaren gomendioa da erdiguneko ibilbideak egitea, hala nola Erdi Aroko ibilbidea, arnasguneak eta industria ondarearen ibilbidea.